XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sagua larritzen hasi zen.

Makina bat galdera egin zion bere buruari: - Zer ote da katu bat? Zer arraio ote da katu bat? - Galdera hauen erantzunik ez zuenez, erabaki sendoa hartu zuen saguak gau hartan: saguak berak goxatuko eta berotuko zizkion amonari hanka hozpelduak.

Pentsa eta egin.

Jaitsi zen sagua sukaldera eta amonaren gonapean sartu zen.

Baina amonak hanka artean sagua sentitu zuenean, izugarrizko kurriskada bota eta aulki baten gainera igo zen, bihotza ra-ta-ta-ta hasi zitzaion eta saguak, zer gertatzen ote zen jakin gabe, ihes egin zuen handik badaezpadare.

Une hartanxe, baserriko nagusia sukaldera sartu zen eta inoiz baino garbiago ikusi zuen katuaren beharra, amonak gertatutakoaren berri eman zionean.

- Ikusiko du katu madarikatu horrek! - bota zuen baserritarrak.

Eta zapi! zapi! eginaz, ganbarara bidali zuen katua.

Katua ganbaran sartu zenean, hortzakada egin zion arkakusoak ipurdian, eta katuak miau! egin zuen; pipia sartu zitzaion sudurrean eta katuak marramiau! egin zuen; sare bat ipini zion begietan armiarmak eta katua, ezer ikusten ez zuenez, ganbarako eskaileretatik behera erori zen.

Saguak esan zien arkakuso, pipi eta armiarmari: - Eskerrik asko! Eta baserritarrak saguak harrapatzeko balio ez zuen katu baldar hura hartu eta azokara eraman zuen berriro.

Eta azokan katua saldu zuen.

Katuagatik eman zioten diruaz butanozko estufa bat erosi zuen amonarentzat.

Orain butanozko estufak berotzen ditu amonaren hanka hozpelduak.

IPUINAREN ABESTIA Ipuin bakoitza girotzeko, ipuinaren inguruan osatutako kanta duzue honako hau.